Etxezarreta Harategia
Etxean hazitako animalien haragia, gure sukaldean egindako platerak eta beste bertako produktuak eskaintzen dituen harategia gara.
Lasarte-Orian 1969tik
Herriko biztanleei gure produktuak eskeintzen eta bertako ekitaldietan parte hartzen.
Apartako eskaintza
Bertakoa eta kalitatezkoa.
Etxeko animaliak
Guk hazitako txekorrak, ardiak eta txerriak. Andatza mendiko malda batean lasai asko belarra jaten eta itsasoa ondoan daukatela.
Etxeko janaria
Ez daukazu sukaldean aritzeko denbora baina etxeko janaria jatea gustatuko litzaizuke? Egon lasai! Guk plater asko eta desberdin prestatzen ditugu eramateko!
Etxezarreta = Kalitatea
Etxezarreta Harategian hasieratik beti argi eduki dugu, kalitatea gure prioritatea da.
Guretzako, etxean hazitako txekor, ardi eta txerrien haragia eta beste produktuak eskeintzea izan da gure helburua.
Jaiotzen direnetik prozesu osoaz arduratzen gara, animalien elikadura eta ongizatea bereziki zainduz, gure bezeroek kontsumituko duten produktuaren kalitatea bermatuz.